Facebook Raka Maraton

2015eko azaroaren 24an eguneratuta.
Hazten jarraitzen dugu eta, bajak eta altak zenbaturik, Raka osatzen dugunok 153 lagun gara guztira. Urratsez urrats aurrera egiten jarraitzen dugu. Ongietorria ematen dugu bazkide berriei, eta gainerakoei zinez eskertzen dizuegu urtetik urtera leial mantentzea.

                        

Azaroaren 21ean arrakasta handi batekin ospatu genuen "AZKOITIKO XI. HERRI LASTERKETA" . Antolaketatik oso pozik gaude emaitzarekin. 2005etik Raka Maraton Kluba, Ormaetxea Txirrindulari Elkartea eta Triatloi Taldeko kolaborazioarekin, kirol ekitalde hau antolatzen dugu, gogoz eta ilusio handiarekin. Eskerrikasko guztioi, babesleei, kolaboratzaileei, parte-hartzaileei, ikustera etorri zinetenei, eta batez ere eguneko boluntarioei. Zuen ekarpenari esker posible izaten delako lasterketa hau antolatzea. Guztien artean, lasterketa, herriko atletismoaren jaia bihurtzea lortzen dugu. 

KARRERAKO BIDEOA IKUSTEKO, GOIKO ARGAZKIAN KLICKEATU. Iban Garciak eginda.

Sarrera.

Atletismoa bera edo, besterik gabe, gozatzeko eta sasoi onean egoteko korrika egitea gustatzen zaigunok faltan botatzen genuen topagune bat Azkoitian eta Azpeitian, gure kirolarekin lotutako informazioaren, esperientzien eta abarren berri emateko elkarri.

Historia pixka bat eginez, jakin ezazu 2003ko iraila aldera sortu zela dena. Lagun-talde batek, herri-atletak denak ere, zenbait kezka eta ideia zituen, eta, hain zuzen ere, kezka eta ideia haien ondorioz gara gaur egun garena.

Azken urte hauetan, gero eta kirol gehiago egiten dugu, badakigulako oso ona dela osasun fisiko eta mentalerako, eta, azken batean, bizi-kalitatea eta autoestimua hobetzen dituelako zuzenean. Azkoitian eta Azpeitian, gorakada hori bistakoa da Loiolako ibilbidean, batez ere. Ez dugu ahaztu behar gorakada horretan eragin handia izan zuela, halaber, herrian Diego García lagun gogoratua izateak, atleta ezaguna mundu osoan. Hura omentzeko, gurekin eramango dugu beti, elkartearen logotipoan.

Gure asmoa da atletak eta, besterik gabe, gozatzeko korrika egiten duten lagun guztiak biltzea, probetan parte hartzean identifikatuta senti daitezen. Nortasun propioa duen talde bateko kide izateak berekin dakartzan indarra eta motibazioa aprobetxatzea da helburua, batasun horrek izan ditzakeen alde onekin.