Facebook Raka Maraton
                                                                                                                                                                                                                                                                                
AZKOITIKO VII. HERRI LASTERKETAKO ARAUDIA.a

- Azkoitia-Azpeitia Raka Maraton Kirol Elkartea klubak azaroaren 26an arratsaldeko 16:30ean egingo den lasterketa antolatu du. Lasterketa Azkoitiko Herriko enparantzan hasi eta amaituko da.

- Lasterketako ibilbidea Azkoitiko kaleetan zehar egingo da. Zirkuituari bira txiki bat eta bi handi eman beharko zaizkio probaren 10 kilometroak egiteko.

- Parte-hartzaileek gutxienez 16 urte izan behar dituzte, 2011/11/26 baino lehenago beteak.

- Herri-lasterketaren antolakuntzak Erantzukizun Zibileko asegurua du, parte-hartzaileek hirugarrenei eragin diezazkieketen kalteei erantzuteko asegurua barne. Horrez gainera, Istripu Asegurua ere badu, parte-hartzaile guztientzat. Ofizialki izena emanda dauden parte-hartzaile guztiak estaliko ditu antolakuntzak hitzartu duen aseguru-poliza horrek, eta lasterketaren ondorio zuzen diren istripuak estaliko ditu; polizak, baina, ez ditu estaliko ezkutuko pairamen edo akats, arduragabekeria edo oharkabetasunetik eratorritako kalteak, ez eta lekualdaketetan gertatutakoak ere.

- Mediku-zerbitzua Gurutze Gorriak emango du. Bi anbulantzia egongo dira; bat helmugan eta bestea, berriz, lasterketa ixten.

- Kronometrajea egiteko CHAMPION CHIP txip bidezko kontrol-sistema erabiliko da. Txipa zenbakiarekin batera jasoko du korrikalari bakoitzak, eta zenbakia eta txipa nahitaez eraman beharko ditu. Zenbakiak eta txipak lasterketaren egunean berean emango dira, 13:15etik 16:10era bitartean, eta jaso ahal izateko egiaztagiria erakutsi beharko dute (NANa, gidabaimena, pasaportea...).

- Izena emateko 10 € ordaindu beharko dute beren CHAMPION CHIP txipa (txip horia) dutenek, eta 13 € txipa alokatu behar dutenek. Ordainketa bankuko zor-txartelaren bidez egingo da izena ematen den unean bertan. Lasterketaren egunean bertan ere izena eman daiteke, lasterketa hasi baino ordubete lehenago arte. Hala egiten dutenek 15 € ordaindu beharko dute.

- Atletak egiaztatu beharko du zerrendan bere izenaren ondoan izen-ematea "ordainduta" duela ageri den ala ez. Internet bidez ordaintzeko azken eguna azaroaren 24a izango da. Hala egiten ez badute, parte-hartzaileek lasterketaren egunean ordainketaren egiaztagiria aurkeztu beharko dute, edo izen-ematearen prezioa lasterketaren egunean bertan ordaindu.

- Izen-ematea toki hauetan egin ahal izango da: Azkoitiko Elkargunea (Zubiaurre), Azpeitiko Aradi Kirolak eta Donostiako Robers kirol-dendetan. Internet bidez izena emateko aukera ere badago, kirolprobak.com eta rakamaraton.com helbideetan.

- Trofeo eta oparia emango zaizkie kategoria bakoitzeko lehen klasifikatuei. Parte-hartzaileei oroitzapenezko Adidas elastiko teknikoa emango zaie opari (dauden elastikoak bukatu arte), eta opari hauek zozketatuko dira guztien artean:

→ 2 Polar erloju pultsometroa. Alkorta Bitxitegia emandakoak.

→ Atletismoko Adidas, 2 pare zapatilak. Robers/Aradi emandakoak.

→ Atletismoko 10 praka motzak Asics.

→ 2 MP4. Ukabi Informatika emandakoak.

→ 4 Irratiak. Milar Larramendi emandakoak.

→ 40 Riojako ardo botilak.

→ 2 Afari (2 pertsonentzat bakoitzak). Iturri eta Uranga Jatetxeak emandakoak.

→ Asteburu bat (2 pertsonentzat). Azkoitiko Larramendi Hotela emandakoa.

- Parte hartzaileek, nahi izanez gero, Elkargune Kiroldegiko aldagelak eta dutxak erabili ahalko dituzte; helmugatik 150 metrora dago kiroldegia.

- Proba bukatzeko ordua dago: 17:40an itxiko da. Araudi honetan jasotzen ez den orotarako, Gipuzkoako Atletismo Federakundekoa jarraituko da.

SARIAK / PREMIOS.

Gizonezkoak / Hombres                                                     Emakumezkoak / Mujeres

1º, 2º y 3º Trofeo y premio (Astigarraga Kit Line).          1ª, 2ª y 3ª Trofeoa eta saria (Astigarraga Kit Line).

Juniorrak / Juniors ( 16-18 urtekoak/años)                    Juniorrak / Juniors ( 16-18 urtekoak/años)

1º. Trofeo y Regalo                                                              1ª. Trofeoa eta Saria

Beteranoak / Veteranos( >40 urte/años)                        Beteranoak / Veteranas ( >35 urte/años)

1º. Trofeo y Regalo                                                             1ª. Trofeoa eta Saria

Raka Maraton K.E.                                                              Raka Maraton K. E.

1º. Trofeo                                                                              1ª. Trofeoa